43 research outputs found

    Atzerritarrentzako errusieraren irakaskuntza: "errusiera ikasleen kontsonante frikatibo eta afrikatuen ahoskeraren irakaskuntza"

    Get PDF
    53 p. -- Bibliogr.: p. 52-53Lan honen helburua errusieraren fenomeno linguistiko bat aztertzea da, errusiera atzerriko hizkuntza edo RKI (Русский язык Как Иностранный) gisa irakasten duen irakasle baten ikuspuntutik. Lehendabizi fenomeno bat hautatuko dugu, kasu honetan, kontsonante afrikatu eta frikatibo aurre-sabaikariak eta hobietakoak ikasteko dagoen materiala aztertuko dugu, hau da, ш, щ, ж, с, з, ч eta ц ikasteko baliabideak. Hasiera-hasieratik pedagogian oinarritutako lan bat dela argi uztea beharrezkoa dela deritzogu, eta ez fonetikako lan bat. Beraz, nahiz eta fonetika ere aipatzen den, lanaren helburua eta oinarria ikasleen zailtasunak eta zailtasun horiek gainditzeko eskuragarri dugun materiala aztertzea da. Lehenengo atalean, behin argi dagoela aztertuko den elementua, lehendabizi errusieraren kontsonanteen lau ezaugarri azalduko ditugu: ahostuntasuna, ahoskabetasuna, biguntasuna eta gogortasuna; eta, horren ostean, kontsonante afrikatu eta frikatiboen azalpen teorikoa egingo dugu. Behin hori egin dugula, errusiera atzerriko hizkuntza gisa duten ikasleek izan ohi dituzten arazo edo zailtasunak aztertuko ditugu. Lanaren bigarren atala hobeto ulertzeko eta lehenengo atal hori argiagoa izan dadin, topatzen ditugun arazoak taula batean antolatuko ditugu. Bigarren atalean, materialei erreparatuko diegu. Horretarako, bost eskuliburu orokor, hiru eskuliburu espezializatu eta bi bideo baliatuko ditugu. Material horiek ebaluatzeko orduan ш, щ, ж, с, з, ч eta ц ahoskatzen ikasteko ematen dituzten azalpenak eta ariketen erabilgarritasuna eta balioa aztertuko ditugu. Behin material guzti horiek aztertu ditugula, horien ebaluazioa egingo dugu RKI gisa duten ikasleen beharren ikuspuntutik, eta hori egiteko, atal bakoitzaren amaieran zailtasunen taula txertatuko dugu eskuliburu bakoitzean agertzen diren eta agertzen ez diren zailtasunak adierazteko. Ondoren, ш, щ, ж, с, з, ч eta ц-ren ahoskeraren inguruko klase bat emateko proposamen bat eskainiko dugu, hau da, erabiliko genituzkeen material, ariketa eta azalpenen bilduma bat. Horretarako, aztertu ditugun eskuliburuetako ariketak erabiliko ditugu gehienbat. Behin hori egin dugula, lana egin eta gero ateratako ondorioak aurkeztuko ditugu. Azkenik, lanari amaiera emateko, txosten hau egiteko baliatutako iturri guztien zerrenda bat egingo dugu

    Zubereraren herskariak : azterketa akustikoa

    Get PDF
    Some northern varieties of Basque possess three series of plosive or oral stop consonants : voiced /b d g/, voiceless unaspirated /p t k/, and voiceless aspirated /ph th kh/. Among the languages of Europe, Basque seems to be unique in presenting this three-way opposition (although a similar contrast was found in Ancient Greek and it is not unusual in other parts of the worId). For this reason it is important to document this phonological contrast ; even more so since the dialects that maintain this contrast (which is believed to have been much more general in Basque in the past) appear to be in serious danger of extinction. For the study reported here, data were collected from 4 male speakers of Zuberoan or Souletin, the easternmost Basque dialect using a high-quality digital recorder. The data were then analyzed using a computerized speech analysis sytem (Ahotsa, developed by I. Hernaez). Voice Onset Time (VOT) measurements were taken, since this acoustic dimension has been proven to have an excellent correlation with voicing and aspiration in many other languages. The results agree with those that have been reported for other languages with a similar three-way contrast. In utterance-initial position, /b d g/ are prevoiced (negative VOT), /p t k/ have present a short lag (VOT around 20 ms) and the aspirated /ph th kh/ present a much longer lag (average VOT between 60 and 80 ms depending on the place of articulation of the consonant)

    Dialektologia dinamikoa

    Get PDF
    Gaur egun, arlo honetan lan egiten dugun ikertzaileok ados gaude Euskara Batu Zaharra (EBZ) —hau da, euskalki guztien azken ahaide komuna— Akitanieraren aztarnak eta Mitxelenaren berreraikuntza fonologikoa baino askoz berriagoa dela. Ikerkuntzaren egoera honetan, garrantzitsua da bilakaera fonologiko eta morfologiko desberdinak EBZaren kronologian txertatzea eta beren hedadura geografikoa eta dialektala zehaztea momentu historiko desberdinetan. Artikulu honetan gertakari batzuk kontsideratzen ditut ikuspegi honetatik. Besteak beste, afrikatuen banaketa, bokalen arteko sudurkarien ahultzea eta silaba-hasierako irristari sabaikarien garapena aztertzen ditut. Honetaz gain, ikerketa honek dituen zailtasun batzuk ere aipatzen ditut

    Busturialdea Fonética Histórica Vasca-n

    Get PDF
    Mitxelenaren Fonética Histórica Vasca (FHV) oinarri hartuta ondorengo urteetan ikergai izango dugun Busturialdeko hizkeraren inguruan esaten dituenak bilduko ditugu eta norberaren ezagutzak Mitxelenaren lanari egin diezaiokeen ekarpena gehitu. Lan gehienetan hautaketak egin behar izaten dira jorratu beharreko gaietan eta, honetan ere, egin da aukeraketa: FHV osoa kontuan izan dugun arren, bokalen atalari erreparatuko diogu lan honetan

    Hots Ahostunak Euskal Hiztegian

    Get PDF
    Intonazioaren inguruko ikerketetan, arazo metodologiko nagusi bat izaten da galdeketetarako corpusa osatzean, izan ere, corpusa ezaugarri fonetiko-fonologiko hertsien arabera eraiki behar da uhinaren oinarrizko maiztasuna (F0, Hertz-etan neurtzen dena) jaso ahal izateko. Behaztopa-harri nagusia fonema ahoskabeen presentzia izaten da, fonazioa etetean, F0 uhina eteten da eta etenak irauten duen milisegundoetan ezin da neurketarik egin. Areago, mikroprosodiaren eraginez arazoa ez da etenetara m..

    Contributions on education (EUDIA-8)

    Get PDF
    136 p.Hizkeren sailkapenaz zientifikoki hitz egiten hasteko ezinbestekoa da zientzietan sailkapenak nola egiten diren aipatzea. Egia esan, metodo zientifikoez hitz egitean ez dela metodo bakarra esan behar dugu ezer baino lehen: metodo zientifikoa ez dela bide zurruna, alegia. Gainerakoetan bezala, giza zientzietan edo, zehatzago, hizkuntzalaritzan metodo zientifikoez dihardugunean metodo objektiboez hitz egitea dagokigu. Taxonomia arduratzen da aztertzen dituen objektuak bereizi eta beraien arteko harremanen araberako egitura bilatu eta egitura horretan objektuak kokatzeaz, antzekotasun, berdintasun edo hurbiltasuna kontuan hartuta. Bide honetan, zientziak, gure kasuan zientzia enpirikoak (badira logiko-deduktiboak eta induktiboak ere) ezaugarritu duen prozedura-multzoa hau da: behaketa sistematikoa, neurketa, formulazioa eta analisia; hots, hizkuntza bere osotasunean ezin denez aukeratu, lagin bat, lagin ordezkatzaile bat aukeratu behar da

    Hots Ahostunak Euskal Hiztegian

    Get PDF
    International audienceIntonazioaren inguruko ikerketetan, arazo metodologiko nagusi bat izaten da galdeketetarako corpusa osatzean, izan ere, corpusa ezaugarri fonetiko-fonologiko hertsien arabera eraiki behar da uhinaren oinarrizko maiztasuna (F0, Hertz-etan neurtzen dena) jaso ahal izateko. Behaztopa-harri nagusia fonema ahoskabeen presentzia izaten da, fonazioa etetean, F0 uhina eteten da eta etenak irauten duen milisegundoetan ezin da neurketarik egin. Areago, mikroprosodiaren eraginez arazoa ez da etenetara mugatzen, eta etenaren osteko fonazioan uhinak etenik izango ez balitz izango ez lituzkeen balioak izaten ditu (nabarmenki, leherkarien osteko balioak igo egiten dira cf., i.a., Hanson (2009)). Hori dela-eta, laborategiko fonologia-ikerketak egiten dira intonazioan, hizketa libreak, oro har, zarata esperimental handia izaten baitu eta honenbestez, ez dituelako eskaintzen konparaziorako egokiak diren datuak. Horretarako, soinu ahostunez osatutako galdetegiak behar izaten dira, eta batzuetan zaila gertatzen da horiek egiteko hitz egokiak aurkitzea. Honela bada, jarraian datorrena intonazioaren ikerketan baliagarri izan daitekeen corpus bat da, soilik ahostunak diren soinuez osaturikoa.PERLen inguruan ikasi nahi izanez gero begiratu bat eman Astigarraga-eta (2009) lanari. Hemen oina (...)Corpusa osatzeko Xuxen hiztegia arakatu dut eta soilik ahostunez osatutako hitzak erauzi (horretarako Unix eta PERL script pare bat baliatu ditut).1 80.778 hitzez osatutako corpusetik 5.535 hitz erauzi dira ; behean ematen ditut intonazioaren ikerketarako galdetegien prestaketan lagungarri izan daitezkeelakoan

    Hezkuntzari buruzko ekarpenak (EUDIA-9)

    Get PDF
    129 p.Munduan beste gauza askok bezala, zientziak ere eztabaida behar du. Eztabaidarako denbora eta espazioa eskaintzea eta horretan tematzea ezinbestekoa da. Zientziaren eta ikerketaren helburuen artean errealitatea hobetzeko ezagutza handitzea dago. Ikerketaren bidez lortzen den ezagutza partekatzeko, jakitera emateko eta sozializatzeko, eztabaidaguneak sortzea da bide eraginkorrenetako bat. Ikertzaileak prest egon behar du metodologia eztabaidatzeko, lankideekin eta beste ikertzaile batzuekin jakintzak partekatzeko, ikusmoldeak jendearen aurrean plazaratzeko eta abar. Horrez gain, kritikak entzuteko prest agertu behar du horiek aztertzeko, berrikusketak eta eguneratzeak egiteko, teoria etengabeko zalantza zientifikoaren gunean kokatuz, errealitatea birsortzeko eta interpretatzeko.EUDIA ikerketa-taldea Liburu hau IT1208/19 (Eusko Jaurlaritza) eta PPGA20/12 (Euskal Herriko Unibertsitatea) proiektuen barnean egin da

    Zubererazko herskarien azterketa akustikoa

    Get PDF
    International audienc

    Hitz-bukaerako herskariak: kontsonante talkak

    Get PDF
    Euskaraz hitz-bukaerako herskariek oso maiztasun txikia dute hiztegian, baina oso maiztasun handia solasean; /-t/ eta /-k/ kontsonanteak maiztasun handiko atzizki batzuetan aurkitzen baitira. Lan honetan hitz-bukaerako herskarien gauzatze fonetikoa aztertzen dugu, eta bereziki bi hitzen arteko kontsonante taldeetan jartzen dugu arreta. Datuak elkarrizketa libretik atera ditugu. Intentsitate neurketak erakusten du talde horietan kontsonanteak oso ahulak direla gehienetan. Espektrogramak miatuz baieztatzen dugu /-k/ eta /-t/ kontsonanteak beste kontsonante baten aurrean gehiengoetan galtzen edo hurbilkari ahostun gisa ahoskatzen direla. Bestalde, ahoskabetze gertakariak (adib. /k#b/ --- [p]) ez dira batere normalak gure corpusean
    corecore